Euskara

Orain dela 25 urte, TV3 Valentzian emititzen hasi zen. 2007ko urtarrilean, Corporació Catalana de Mitjans Audiovisuals-en (CCMA) lau kateen seinalea ematen duen Acció Cultural del País Valencià-ren errepikagailu-sarea isten hasi ziren. Bi urte hauetan, Kataluniako gobernuak behin eta berriro erakutsi du
Canal 9 eta TV3ko emisioen arteko elkarrekikotasun-akordioa lortzeko borondatea, baina Valentziako gobernuak ez du horrelakorik sinatu, are gehiago,
hiru errepikagailu itxi ditu eta beste horrenbeste isun ezarri Acció Cultural del País Valencià-ri. Arazoa ez da teknologikoa politikoa baino, Valentziako Generalitateak bi multiplex dituelako, emate-askeko araubidean LTDko hamar telebista kate suposatzen dituztenak. Kate hauetatik, lauzpabost libre ditu. Hauek balia litezke CCMAren kateak emateko.
Korporazioaren kateak Valentzian berriz ikus ahal daitezen Herri Ekimen Legegilea (HEL) abiatu da, sinadura bilketaren bidez lege bat onartzea lortzeko ekimen herritarra. Lege-egitasmoa Espainiako Kongresuko Mahaian aurkezten da, egitasmoa bultzatzen duten ospe handiko hainbat pertsonaren abesarekin. Une honetatik hasita bederatzi hilabetetako epea dago Espainiar estatuan
gutxienez baliozko 500.000 sinadura biltzeko.